Logo euskera

Legezko oharra

Identifikazio-datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluak xedatzen duen informatzeko betebeharrarekin bat, webgunearen titularraren identifikazio-datuen berri ematen da jarraian:

GRAFICAS ALZATE NORTE, S.L.U.
IFK: B71272272
COMARCA 2 INDUSTRIALDEA, D kalea 49 nabea
31191 ESPARTZA GALAR (NAFARROA)
Tel: 948 321180
e-posta graficasalzate@alzate.es

Webgune hau informazio-helbururako sortu da, eta erabiltzaileek erabilera pertsonalerako erabiliko dute. Legezko ohar honen bidez, webgunearen sarbidea eta erabilera arautu nahi dira, baita webgunearen eta erabiltzaileen arteko lotura ere. Webgunera sartzeak termino eta baldintza hauek onartzea dakar berekin:

Webgunera sartzea erabiltzaileen ardura da, ez beste inorena.

Webgunera sartzeak ez dakar berekin inolako merkataritza-loturarik GRAFICAS ALZATE NORTE, S.L.U. sozietatearen eta erabiltzailearen artean.

Webgunera sartu eta nabigatzeak berekin dakar erabiltzaileak ezagutu eta onartzen dituela bertan dauden legezko oharrak, baldintzak eta erabilera-terminoak.

Baldintza hauek kasu bakoitzaren arabera ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituzten berezko baldintza propioen mende dauden zerbitzu edo produktuak eskain ditzake webgunearen titularrak; halakorik izanez gero, jakinarazi egingo zaio erabiltzaileari kasu jakin bakoitzean.